XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7.2. Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuaren 1990.eko irailaren 25eko Agindu batez (1999.eko urriaren 3ko 199. EHAAn argitaratua) debekatuta dago mota guztietako ibai karramarroen merkatalpena Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Lurralde osoan.

8. artikulua.

Karpakideak.

Barne uretan, honetakotzat adierazi izan eta jarraian agertuko direnotan, urte osoan zehar karpakideak arrantzatzeko baimena dago:

- Ibaizabal ibaia: Elorrioko hirigunetik Nerbioi ibaian isuri arteraino.

- Arratia ibaia: Bacaladera Española enpresaren ondoko zubitik, Igorreko udal mugartean, Ibaizabalera isuri arteraino.

- Nerbioi ibaia: Bizkaian zehar betetzen duen ibilbide guztian.

- Butroi edo Plentzia ibaia: Haizena errotako uharkatik uhobiraino.

- Herrerías ibaia: Herrialdeko mugatik Kadaguan isuri arteraino.

- Artibai ibaia: Andonegiko uharkatik uhobiraino.

- Mayor ibaia: Purisimo deritzon zubitik uhobiraino.

- Oka ibaia: Muxikako zubitik uhobiraino.

- Ostien putzua eta Trianoko urtegia La Arboledan.

- Errekaortuko urtegia.

- Galdameseko La Aceñako putzua.

- Galdakaoko Lekubasoko urtegia.

9. artikulua.

Izokina.

Debekatuta dago izokinaren arrantza Bizkaiko Herrialde Historikoko ibai guztietan.

10. artikulua.

Tarte gebenduak.

Ebazpen honen II. ERASKINean zerrendatuko diren tarte gebenduetan debekatuta daude arrantza mota guztiak.

11. artikulua.

Barrupe sarriak.

Barrupe sarriak arrantzan egin ahal izateko epealdia ez den garaian kirol arrantzan egiteko sortu dira, berauetan arrantza xedea den arrain aberastasuna (amuarrain ortzadarra) birzabalketaren bidez sortarazten delarik.

Aurreko urteotan bezalaxe, barrupe hauek ezarriko dira: Mañaria, Kadagua eta Nerbioi.

Gebenei buruzko Foru Agindu honetako III. ERASKINean barrupe hauen funtzionamendu erregimena araupetuko da.

12. artikulua.

1994.erako arrantza baimenak.

Barrupeetan arrantzan egiteko 1994.erako baimenak Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailean eskatuko dira 1992.eko azaroaren 2tik abenduaren 31ra bitartean.

Zozketa 1994.eko urtarrilaren hirugarren astelehenean egingo da, eguerdiko ordu ordubatean.

13. artikulua.

Amuarrain arruntaren merkatalpena.

Debekatuta dago Herrialde honetako uretan egindako harrapaketatik datozen amuarrain arrunten merkatalpena.